INIZIA Jardunaldia: Galderaren artea: Nola erabili galderak hobeto saltzeko?
Iraupena
8 ordu (2 egun, 4 ordu eguneko)
Tokia eta data
2025eko urriaren 15 eta 16an
UPV/EHU - Arabako Campusa
Lascaray Ikerketa Zentroko 2. Mintegia
Miguel de Unamuno kalea, 3, 01006 Gasteiz, Araba
Ordutegia
9.30h - 13.30h
Norentzat
→ Irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, eta UPV/EHUko Arabako Campuseko ikastegietako ikasleak.
→ UPV/EHUrekin lotura duten pertsonak.
→ Arabako Campuseko ikerketa taldeak.
→ Jardunaldian interesa duen edozein pertsona.
Hizkuntza
Erderaz
Prezioa
Doain
Izena emateko azken eguna
Urriak 14
Izena eman
Deskribapena
Zuk egiten duzuna azaltzeak ez du saltzen.
Zure diskurtsoarekin asperarazteak ere ez.
Benetan saltzen duena galderak ondo egitea da.
Zuk hitz egiten duzun bitartean, bezeroa deskonektatzen da.
Eta zuk galdetzen duzun bitartean, bezeroa inplikatzen da.
Gehienak “erantzun perfektua” edukitzearekin obsesionatzen dira…
Aldea markatzen duena, ordea, galdera egokia egitea da.
Tailer honetan jakingo duzu zergatik diren galderak salmenta ixteko tresnarik indartsuena saltzaile astun baten itxurarik hartu gabe, eta nola erabili zure elkarrizketa errealetan modu naturalean.
Lehenik teoriatik ulertuko duzu (txorakeriarik gabe), eta gero zure kasu errealekin praktikara eramango duzu.
Helburuak
Galderaren artea erabiltzen ikastea, elkarrizketa komertziala gidatzeko eta zure adibide errealekin salmenta gehiago ixteko.
Hizlariak
Programa
1. eguna – Galderaren artea saltzeko (saltzaile astun baten antza hartu gabe)
- Zein da edozein galdera eta saltzen duen galdera baten arteko aldea.
- Galdera on baten egitura sekretua.
- Entzutea ez da baiestea: nola erabili entzutea bezeroak behar duzun informazioa eman dezan.
2. eguna – Teoria zure egunerokotasunera ekartzea:
- Role playing: zuzenean praktikatu nola galdetu zure bezeroak lehen begiratuan esaten ez duena deskubritzeko.
- Benetako kasuak: zure salmenta-egoerekin lan egin eta ikasi horiek itxiera-aukeratan bihurtzen.