Inizia Ekin ekintzailetza tailerra
HURRENGO TAILERRA 2023ko AZAROAN EGINGO DA
Ba al du zentzurik nik izandako negozio IDEIAk? Eduki dezakete merkatua gure IKERKETAREN EMAITZEK? Ba al du enpresa bihurtzeko aukerarik GRADU/MASTER AMAIERAKO PROIEKTUAK?
Iraupena
26 ordu
Tokia eta data
Azaroak 7an
Lucio Laskaray Ikerketa Zentroaren 1. mintegia UPV/EHUren Arabako Campusean
Ordutegia
15:30etatik 19:30etara
Norentzat
→ UPV/EHUko ikasle edo ikasle ohiak
→ UPV/EHUko IRIak
Hizkuntza
Gaztelania
Prezioa
Doakoa
Izena emateko azken eguna
2023eko urriak 30
Izena eman
Formularioa bete:
INIZIA EKIN formularioa
Deskribapena
INIZIA EKIN INIZIA Arabacampusek antolatutako ekintzailetza tailerra da, eta unibertsitateko kideei (ikasleak, tituludunak, irakasleak, ikertzaileak, etab.) ekiteko funtsezko trebetasunak modu praktikoan hurbiltzea du helburu, ekitea zeharkako konpetentzia gisa ulertuta.
INIZIA EKIN tailerrean taldeko saioak eta banakako tutoretzak batzen dira, proiektuak sortzeko eta horiei buruz hausnartzeko prozesua sostengatzen duen metodologia baten bidez ekintzailetzari lotutako gaitasunak garatzeko. Horri esker, enpresa zer den ezagut daiteke, beste ekintzaile batzuekin ideien garapena partekatu eta beste ekintzaile batzuk zuzenean ezagut daitezke. Tutoretzetan ideien garapena lantzen da, negozio ideia bat garatzeko prozesuan laguntzen eta gidatzen duen tutore profesional baten banakako laguntzari esker.
Helburuak
Parte-hartzaileak enpresa kudeaketako metodo eta tekniketan gaitzea. Helburu nagusia da sustatzaileekin eskura dituzten kudeaketarako tresnak eta metodoak partekatzea. Horri esker, proiektuak lehiakorragoak izango dira, bai tailerrean sortu eta diseinatzeko fasean, bai ondoren enpresa gisa garatzeko fasean.
Programa
Eguna
Gaia
Azaroak 7
Nola baloratu ideia baten potentziala. negozio eredua
Azaroak 9
Nire enpresaren eragiketa planaren garapena
Azaroak 14
Marketina eta sare sozialak: nola kokatu zure negozioa
Azaroak 16
Enpresaren lege-ingurunea ezagutzea: aukerak eta betebeharrak
Azaroak 21
Balorazio ekonomikoa. Emaitzen kontua eta diruzaintzako aurrekontua. Finantzaketa-tresnak.
Abenduak 12
Aurkezpenak