Zer da Inizia?
INIZIA Arabacampus programak ekintzailetza Arabako unibertsitate esparruan sustatzeko eta bermatzeko xedea dauka, UPV/EHUk sustatuta BIC Arabaren lankidetzaren bitartez.
Nori zuzenduta dago?
- UPV/EHUren Arabako Campuseko ikastegietako irakasle eta ikertzaileei (IRI), Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalari (AZP) eta ikasleei.
- UPV/EHUren Arabako Campuseko ikertaldeei.
- UPV/EHUrekin zerikusia duten pertsonei.
Zer egiten dugu?
- UPV/EHUko unibertsitate erkidegoaren artean espiritu ekintzailea sustatzea.
- Enpresa ekimenak dituzten unibertsitate erkidegoko kideei enpresa horiek sortu eta finkatu arte aholku ematea.
- Enpresa ekimenak lagundu eta espiritu ekintzailea sustatzeko topaketak, hitzaldiak eta prestakuntza ikastaroak antolatzea.
- Enpresa arloan gara daitezkeen ideiak eta ezagutza arloak bilatu eta aztertzea, unibertsitate ingurunetik abiatuta.
- Enpresen sorrera eta espiritu ekintzailearen arloari lotutako azterlanak gauzatzea, eta beste eskualde batzuetako esperientziekin alderaketa azterketak egitea.
- Egiten diren lanak zabaltzeko beharrezkoak diren diseinu, material eta dokumentuak lantzea.
- Autonomia, Estatu edo nazioarte mailako ordezkaritza eta lan foroetan, biltzarretan, azoketan, etab… lagundu eta elkarrekin parte hartzea.
Inizia jarduerak
EKITALDIAK ETA JARDUERAK
Ezagut itzazu Inizia Arabacampus ekintzailetza programako ekitaldi eta jarduera guztiak (Arabako Campusean ekintzailetza sustatzeko eta bermatzeko programa, UPV/EHUk sustatua BIC ARABArekin lankidetzan).

Vivero de empresas
Conoce los servicios del vivero de Inizia Arabacampus.

PRESTAKUNTZA
Ezagut itzazu Inizia Arabacampus ekintzailetza programako ikastaro, jardunaldi eta prestakuntza guztiak (Arabako Campusean ekintzailetza sustatzeko eta bermatzeko programa, UPV/EHUk sustatua BIC ARABArekin lankidetzan).
Arabacampus.
