Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamendua

Tratatzen ditugun datu pertsonalez eta datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia zehatz-mehatz betetzeaz arduratzen gara, besteak beste, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokienez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

Horren arabera, webgune honetan egiten ditugun datu pertsonalen tratamenduei buruzko honako gai hauen berri ematen da:

Zein da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Honako erakunde hauek dira webgune honen erabiltzaileen datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak:

Nortasuna: ARABAKO ENPRESA- ETA BERRIKUNTZA-ZENTROA SA (aurrerantzean, BIC ARABA)

IFZ: A01046937

Posta helbidea: Albert Einstein kalea 15

                       01510 Miñao (Araba)

Telefono-zk.: 945 298 282

Helbide elektronikoa: bicaraba@bicaraba.eus

Datuen babeserako ordezkariekin harremanetan jartzeko datuak: dpo@bicaraba.eus

Nortasuna: UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (UPV/EHU)

IFZ: Q4818001B

Helbide elektronikoa: Sarriena auzoa z.g.

             48940 Leioa (Bizkaia)

Telefono-zk.: +34 94 601 20 00

Datuen babeserako ordezkariekin harremanetan jartzeko datuak: dpd@ehu.eus

Lege ohar hau errazago irakurtzeko, INIZIA ARABACAMPUSi egiten zaizkion erreferentzietan BIC ARABA eta UPV/EHU ere sartzen direla ulertuko da.

Tratamenduari buruzko printzipioak:

Bertan egiten den datu pertsonalen tratamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko datu pertsonalen tratamenduari dagokienez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duen 2016/679 (EB) Erregelamenduak (aurrerantzean, DBEO) exijitzen dituen printzipioak errespetatzen dira:

Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa: jasotzen ditugun datuak modu zilegian, leialean eta gardenean tratatzen dira, interesdunen aldez aurreko baimenarekin, beharrezkoa denean, edo, hala badagokio, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo, horrek eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, edo, bestela, tratamendua beharrezkoa bada betebehar legal bat betetzeko.

Xedea mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak: Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?” atalean adierazitako helburuetarako erabiltzen dira datu pertsonalak.

Datuak minimizatzeko printzipioa: printzipio horren arabera, erabiltzaileengandik biltzen ditugun datu pertsonal bakarrak behar-beharrezkoak dira erabiltzaileek egiten dizkiguten kontsultei edo eskaerei erantzuteko edo gure newsletterren harpidetza egiteko edo INIZIA ARABACAMPUSi buruzko komunikazioak igortzeko.

Zehaztasun printzipioa: biltzen ditugun datu pertsonalak zehatz gordeko dira, eta, beharrezkoa bada, eguneratuta. Horretarako, datu pertsonalen aldaketaren bat gertatzen bada, erabiltzaileak horren berri eman beharko digu, datuok eguneratu ahal izateko.

Datu pertsonalak gordetzeko epea mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?” atalean adierazitako epeetan gordeko dira.

Osotasun eta konfidentzialtasun printzipioa: printzipio hori errespetatzeko, datu pertsonalak segurtasun egokia bermatzeko moduan tratatuko dira, baimendu gabeko edo legez kontrako tratamenduaren aurka eta ustekabeko galera, suntsiketa edo kaltearen aurka babestea barne, eta, horretarako, neurri tekniko eta antolamendu neurri egokiak aplikatuko dira.

Zer kategoriatako datu pertsonalak tratatzen ditugu?

Honako hauek dira webgune honen bidez tratatzen ditugun datu pertsonalen kategoriak:

Newsletterren inprimakiaren bidez jasotzen ditugun datuak: izen-abizenak, enpresa eta posta elektronikoaren helbidea.

Harremanetarako atalaren bidez jasotzen ditugun datuak: gurekin harremanetan jartzeko ez dugu inprimakirik, bai, ordea, hainbat bide; hortaz, ez dira datu pertsonalak jasotzen, erabiltzaileak berak ematen dizkigu. Arren eskatzen diegu erabiltzaileei ahalik eta datu gutxien ematea egin nahi digun kontsultan edo eskaeran.

Newsletterren inprimakian eskatzen diren datu pertsonal guztiak, izartxoa dutenak, derrigorrezkoak dira; hortaz, erabiltzaileak datu horietakoren bat ematez ez badu, ezin izango diogu erantzun newsleterrera harpidetzeko egiten duen eskaerari, eta, ondorioz, ezin izango digu igorri INIZIA Arabacampusi buruzko komunikaziorik.

Bestalde, cookieen bidez, erabiltzaileek webguneaz egiten duten erabilerari, bisitatutako orrialdeei, jatorriari, kokapen geografikoari, IP helbideei, eta abarri buruzko informazioa jasotzen da. Nolanahi ere, informazio hori modu agregatuan bilduko da, hau da, erabiltzaileak identifikatu gabe. Cookieen politikan kontsulta dezakezu erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazioa.

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Harremanetarako atalaren bidez jasotzen ditugun datuak: interesdunek egiten dizkiguten kontsulta eta esakerak kudeatu eta haiei erantzuteko.

Newsletterren inprimakiaren bidez jasotzen ditugun datuak: gure newsletterrera zure harpidetza kudeatzeko, eta, ondorioz, INIZIA Arabacampusi buruzko komunikazioak posta elektronikoz bidaltzeko.

Ildo horretan, jakinarazten dizugu Mailchimp erabiltzen dugula posta elektronikoz bidaltzen ditugun merkataritza komunikazioak modu eraginkorragoan, dinamikoagoan eta operatiboagoan kudeatzeko eta hobeto kontrolatzeko. Mailchimp The Rocket Science Group Llc. enpresaren plataforma bat da, eta, hura erabiltzeko, zerbitzu horren emaileak gailu batzuk jarri behar ditu bidalketetan hartzaileen jardueraren jarraipena egiteko, hau da, mezuak zabaldu diren eta mezuetako estekak klikatu diren kontrolatzeko, bai eta jasotako informazioarekin kanpainen jarraipen txostenak egiteko ere.

Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?

Harremanetarako atalaren bidez jasotzen ditugun datuak: gaitutako bitartekoen bidez gurekin harremanetan jartzen diren interesdunek helarazitako datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendua beharrezkoa dela egiten dituzun kontsultei edo eskaerei erantzuteko.

Newsletterren inprimakiaren bidez jasotzen ditugun datuak: erabiltzaileek helarazitako datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da newsletterrera harpidetza egiten dutenean ematen diguten baimena, eta, ondorioz, harpidetzari erantzuteko beharrezkoa den tratamendua. Ildo horretan, jakinarazten dugu edozein unetan ken dezaketela baimena, horren aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari kalterik egin gabe. Hori dela eta, jasotzen duten komunikazio bakoitzean baja erraz eta doan emateko aukera emango diegu.

Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

INIZIA ARABACAMPUSen tratatzen ditugun datu pertsonal guztiak interesdunek edo haien legezko ordezkariek helarazten dizkigute. Webgune horren bitartez jasotzen ditugun datu pertsonalak gaitutako inprimakien bitartez edo gurekin harremanetan jartzeko gaitutako posta elektronikoko helbidearen bitartez bildu ditugu.

Zer hartzaileri komunikatuko zaizkio zure datu pertsonalak?

Erabiltzaileen datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, betiere ez bada beharrezkoa betebehar legalak betetzeko.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu kontu batzuetarako hirugarrenen zerbitzuak erabiliko ditugula; horiek tratamendu eragileak izaten dira eta haiekin datuen tratamenduari buruzko kontratua sinatu dugu, DBEOren 28.3 artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz.

Datuen nazioarteko transferentzia

Informazioaren, posta elektronikoaren eta administrazio zereginen kudeaketako kontu batzuetarako BIC ARABAk Google Llc-ren G-Suite erabiltzen dugu. Google Llc. enpresak tratamendu eragile gisa jarduten du, eta, nahiz eta, Europar Batasunetik eta Europako Esparru Ekonomikotik kanpo egon, hura erabiltzeak dakarren nazioarteko datu transferentziak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 46.2 c) artikuluan adierazitako berme egoki guztiak betetzen ditu (Europako Batzordeak onartutako ereduzko kontratu klausulak). Nolanahi ere, ez dira pazienteen osasunari buruzko datuen nazioarteko transferentziak egingo.

Googleren pribatutasun politika

Bestalde, AVANZA ARABACAMPUSi buruzko komunikazioen bidalketa kudeatzeko, Mailchimp erabiltzen dugu. The Rocket Science Group Llc. enpresaren plataforma bat da, eta enpresak tratamendu eragile gisa jarduten du, eta, nahiz eta, Europar Batasunetik eta Europako Esparru Ekonomikotik kanpo egon, hura erabiltzeak dakarren nazioarteko datu transferentziak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 46.2 c) artikuluan adierazitako berme egoki guztiak betetzen ditu (Europako Batzordeak onartutako ereduzko kontratu klausulak).

Intuit-en pribatutasun politika (Mailchimp)

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Harremanetarako atalaren bitartez bildutako datuak: erabiltzaileek inprimakia betetzean ematen dizkiguten datu pertsonalak egiten dizkiguten kontsultak edo eskaerak kudeatzen ditugun bitartean baino ez ditugu gordeko, eta hura izapidetzen amaitzen ezabatu egingo ditugu.

Newsletterren inprimakiaren bidez jasotzen ditugun datuak: baimena ezeztatzen ez duten bitartean gordeko ditugu erabiltzaileen datu pertsonalak. Hori egin ahal izango dute bidaltzen diegun komunikazio bakoitzean, horretarako modu erraz eta doakoa gaituko baitugu bertan.

Sare sozialetako gure profiletako erabiltzaileen datuak: sare sozialetako gure jarraitzaileen datu pertsonalak gordetzeko epeak sare sozial bakoitzaren politiken araberakoak dira; hala ere, guk jarraitzeari uzten diguten uneraino soilik tratatuko ditugu.

Zein eskubide dituzu datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Zure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea: tratamenduaren zilegitasuna ezagutzeko eta egiaztatzeko, edozein unetan eskatu ahal izango diguzu INIZIA ARABACAMPUS zure datu pertsonalak tratatzen ari den baieztatzeko, eta, hala bada, besteak beste, zein datu tratatzen ari garen, zein helbururekin, datuen jatorria, datuak gordetzea aurreikusten den epea eta, hala badagokio, hartzaileak edo hartzaileen kategoriak zein diren jakinaraziko dizugu.

Datuak zuzentzea eskatzeko eskubidea: datu okerrak zuzentzeko edo betegabeak betetzeko eska diezagukezu, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere. Kasu horretan, zer daturi buruz ari zaren eta zer zuzenketa egin behar den adierazi behar duzu. Eskaerarekin batera, hala badagokio, tratamenduaren xede den datua oker egotearen edo osagabea izatearen frogagiriak aurkeztu beharko dira.

Datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea (“ahaztua izateko eskubidea”): zure datu pertsonalak ezabatzeko eta tratatzeari uzteko eska diezagukezu, baldin eta jasotzearen xede izan ziren helburuetarako beharrezkoak ez badira edo bestela tratatzen badira; baimena kentzen dezakezu, legez kanpo tratatu badira edo lege betebehar bat betetzeko ezabatu behar badira.

Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: kasu honetan, INIZIA ARABACAMPUSek zure datu pertsonalak gordeko ditu soilik erreklamazioak egiteko, betetzeko edo horietatik defendatzeko, beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko edo interes publiko garrantzitsuko arrazoiak daudelako.

Datu pertsonalak eramateko eskubidea: zure datu pertsonalak entregatzeko eska diezagukezu, zuri edo zuk adierazitako beste arduradun bati, formatu egituratu, erabilera arrunteko eta mekanikoki irakurtzeko formatu egituratu batean.

Tratamenduari aurka egiteko eskubidea: INIZIA ARABACAMPUSek zure datu pertsonalak tratatzeari utziko dio zuk adierazitako moduan, baldin eta ezinbesteko lege arrazoiengatik tratatzen jarraitu behar ditugunean edo erreklamazioak egin, bete edo horietatik defendatzeko denean izan ezik.

Nola baliatu datuak babesteko eskubideak: zure eskubideak baliatzeko, eskaera idatzi bat bidali behar duzu “Zein da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?” apartatuan adierazitako erakunde eta helbideetako edozeinetara, zure NANaren fotokopiarekin batera.

INIZIA ARABACAMPUSek eskaera guztiei erantzungo die datu pertsonalak babestearen arloan indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen epe eta baldintzetan.

Nola aurkeztu erreklamazio bat Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean: zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, edo datuak babesteko zure eskubideak baliatzean behar bezalako arretarik eman ez dizugula uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, egoitza elektronikoaren bidez edo helbidea honetan: Calle Jorge Juan, nº 6, C.P. 28001 Madrid.

Datuak babesteko eskubideei eta kontrol agintaritzaren aurreko erreklamazioei buruzko informazio gehiago hemen: www.aepd.es.

Segurtasuna

DBEOren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, INIZIA ARABACAMPUSek neurri tekniko eta antolamendu neurri egokiak hartu ditu arriskuari egokitutako segurtasun maila bermatzeko.

Segurtasun mailaren egokitasuna ebaluatzeko, bereziki kontuan hartu dira datuen tratamenduak dituen arriskuak, zehazki emandako, gordetako edo beste modu batean tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra suntsitzearen, galtzearen edo aldatzearen ondorioz, edo datu horiek baimenik gabe komunikatzearen edo eskuratzearen ondorioz.

Sekretu eginbeharra

INIZIA ARABACAMPUSek neurriak hartu ditu bere agintepean jarduten duen eta erabiltzaileek ematen dizkiguten datu pertsonalak eskura ditzakeen edozein pertsonak enpresaren jarraibideen arabera soilik trata ditzakeela bermatzeko. Gainera, horiei buruzko sekretu profesionala gorde beharko du, iraupen mugagabean.

Horretarako, gure langileek konfidentzialtasun dokumentu bat sinatu dute, eta sekretu eginbeharra izango dute enpresarekin duten lan harremanarekin lotuta tratatzen dituzten informazio eta datu pertsonalei dagokienez.

Webgunea adingabeek erabiltzea

Erabiltzaileei eskatzen diegu adingabeek webgunea erabiltzeari buruzko politikak irakurtzeko; gure webgunean argitaratu ditugu, atal honetan: ”Lege Oharra”.

Sare sozialak

Sare sozialetako profilak: INIZIA ARABACAMPUSek profilak ditu gaur egun dauden sare sozial nagusietako batzuetan; hortaz, gure jarraitzaileen, egiten ditugun argitalpenetan agertzen diren pertsonen (adibidez, argazkiak) eta mezu pribatuak bidaltzen dizkiguten pertsonen datu pertsonalak tratatu ahal izango dira.

Datuen tratamenduak eta xedeak: INIZIA ARABACAMPUSek gauzatuko dituen datuen tratamenduak sare sozial bakoitzaren politikek eta funtzionalitateek mugatzen eta baldintzatzen dituzte.

Erabiltzaile bat gure jarraitzaile egiten denean sare sozial batean, baimena ematen du bere datu pertsonalak dagokion sare sozialaren eremuan soilik erabil ditzagun, gure orrialdea edo profila kudeatzeko eta gure jarraitzaileekin bi noranzkoetan ditugun komunikazioak kudeatzeko, gaur-gaurkoz eta etorkizunean sare sozialak dituen txat, mezu edo bestelako komunikabideen bidez. Horrek berarekin dakar guk iruzkinean agertzen den erabiltzailearen profileko informazioa eskuratzea, adibidez eta beste batzuen artean, haren erabiltzaile izena, irudia (erabiltzaileak argazki bat jarri badu bere profilean) eta egin dituen iruzkinak.

Halaber, jakinarazi nahi dugu erabiltzaile bat gure jarraitzaile egiten denean, argitaratzen ditugun albisteak haren horman ere ager daitezkeela, eta gure profilean iruzkinak egiten baditu, gainerako jarraitzaileek eskuratu ahal izango dutela bai haren iruzkina bai haren profileko izena, eta, hala badagokio, profilean duen argazkia ere bai. Nolanahi ere, erabiltzailearen erantzukizuna izango da sare soziala erabiltzeko duen modua.

Erabiltzaileen datu pertsonalak ez ditugu erabiliko aurreko paragrafoetan adierazitakoak ez diren beste helburu batzuetarako, ezta sare soziala ez den beste ingurune baten bidez informazioa bidaltzeko ere.

Ez ditugu erabiltzailearen datu pertsonalak aterako sare sozialaren ingurunetik, interesdunak baimena eman edo egiten digun eskaeraren bati erantzuteko eskatzen digunean izan ezik.

Datuak babesteko eskubideak: zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko edo eramateko eskubideei dagokienez, sare sozial bakoitzak horretarako ematen dituen aukeren arabera jardun dezakegu soilik. INIZIA ARABACAMPUSek ahal dion laguntza guztia emango dio interesdunari aipatutako eskubide horiek baliatu ahal izan ditzan.

Nolanahi ere, edozein jarraitzailek edozein unetan eman ahal izango du baja gure orrian edo profilean, eta, beraz, ezin izango ditugu bere datu pertsonalak eskuratu. Hala ere, erabiltzaileak gure horman aldez aurretik egin dituen iruzkinak gorde ahal izango ditu sare sozialak.

Dena den, erabiltzailearen erantzukizuna izango da sare soziala erabiltzeko duen modua, eta, beraz, INIZIA ARABACAMPUSek ez du horri buruzko erantzukizunik.

Twitter-en pribatutasun politika

Cookieak

Cookieak testu fitxategi txikiak dira, eta webgune jakin batzuetako orrietara sartzeko edo horiek bisitatzeko erabiltzen duzun ordenagailuaren memorian edo disko gogorrean gordetzen dira, erabiltzailea berriro konektatzean dituen lehentasunak ezagutu ahal izateko. Erabiltzailearen disko gogorrean biltegiratutako cookieek ezin dituzte irakurri bertako datuak, ezin dute informazio pertsonala eskuratu, ez eta beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri ere.

Ikus webgune honetan erabiltzen diren cookieei buruzko informazioa “Cookieen politika” atalean.

Testuaren data: 2022ko azaroaren 1a

Ir arriba