Laguntzak sorkuntzarako

Ekin Araban

Zenbatekoa

80.000 eurora arte

Helburua

Araban enpresa berriak sor daitezen sustatzea eta enpresak sendotzeko eta hedatzeko prozesuetan laguntzea, Arabako produkzio- sarea modernizatzen, dibertsifikatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten erakundeei dirulaguntzak emanez.

Onuradunak

  • Enpresa unitate berri bat sortzeko proiektua duten Arabako pertsona fisikoak.
  • Arabako pertsona fisiko edo juridikoak, gehienez ere bi urteko antzinatasuna dutenak jarduera hasten denetik edo eskabidea egiten den egunean eratzen denetik.
  • Jarduera dibertsifikatu nahi duten Arabako pertsona juridikoak, baldin eta enpresa unitate berri bat sortzeko proiektu zehatz bat aurkezten badute.

Eskatzeko epea

Irekita ( Eskaerak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 1ean ixten da)

+Info

https://www.bicaraba.eus/eu/ayudas/ekin-araban/

Sustatua

Arabako Foru Aldundia

Laguntzak sorkuntzarako

Ekintzaileentzako bekak

Zenbatekoa

2.500 eurora arte

Helburua

Gasteizko ekintzaileei beren enpresa proiektua garatzen duten bitartean laguntzeko bekak.

Onuradunak

  • Vitoria-Gasteizen erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Vitoria-Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta edukitzea.
  • Gasteizko udalerrian enpresa bat sortzeko ekimen bat garatzen ari izatea.
  • Ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda ez egotea.
  • Norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez aritzea.
  • Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu.
  • Aurreko urteetan beka onuradun ez izana.

Eskatzeko epea

Itxita

Deialdi honek bi epe izango ditu eskabideak aurkezteko:

Lehen epea: apirilaren 11tik ekainaren 14ra.
Bigarren epea: ekainaren 15etik irailaren 27ra.

Bigarren epea: 2023ko ekainaren 16tik irailaren 29ra.

Sustatua

Vitoria-Gasteizko Udala

Laguntzak sorkuntzarako

Ekintzaile: Laguntza fasea

Zenbatekoa

30.000 eurora arte

Helburua

Finantza laguntza, enpresa proiektu berritzaileei, industriaren arlokoei edo horrekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten proiektu berriei zuzendua, Enpresa Berritzaileen Zentro batek babestuta; zehazki, ideia garatzeko eta enpresa martxan jartzeko.

Onuradunak

Finantza laguntza, enpresa proiektu berritzaileei, industriaren arlokoei edo horrekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten proiektu berriei zuzendua, Enpresa Berritzaileen Zentro batek babestuta; zehazki, ideia garatzeko eta enpresa martxan jartzeko.

Eskatzeko epea

Irekita 2025eko abenduaren 11ra arte

Sustatua

BIC Araba

Laguntzak sorkuntzarako

Gasteizen enpresak sortzea eta sendotzea

Zenbatekoa

8.000 eurora arte

Helburua

Enpresa berriek —Ekonomia Jardueren gaineko Zergan 2016ko uztailaren 1az geroztik alta emandakoak— gauzatzen dituzten proiektu eta inbertsioetarako emango dira laguntzak deialdi honen baitan.

Onuradunak

Enpresa pribatuak: Vitoria-Gasteizen kokatzen diren eta irabazi asmoko jardueraren bat egiten duten enpresa txikiak, edozein era juridikoa dutela.

Eskatzeko epea

Itxita

Sustatua

Vitoria-Gasteizko Udala

Laguntzak sorkuntzarako

Gazte ekintzailetza

Zenbatekoa

3.600 eurora arte

Helburua

Enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 55. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.

Onuradunak

Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2021/2022, 2022/2023 edo 2023/2024) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2024/2025 akademi ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.

Eskatzeko epea

Itxita.

Sustatua

UPV/EHU

Ir arriba