Enpresa plana prestatzea eta baloratzea
INIZIAn, zure ideia, proiektua eta enpresa babesten ditugu, hasierako faseetatik negozio plan bat sortu arte. Proposamena bideragarria bada, enpresa sortzen lagunduko dugu.
1. fasea
ENPRESA PLANA BALORATZEA
Lehenengo fasean, INIZIAk proposamenaren heldutasun maila eta enpresa proiektuaren bideragarritasuna aztertuko ditu. Enpresa planak bideragarriak badira, enpresa sortzen laguntzeko bigarren fasera pasatuko da.
2. fasea
ENPRESAK SORTZEN LAGUNTZEA
Ideia berritzaile batek startup bihurtzeko izan duen bilakaera hainbat fasek osatutako sorkuntza prozesu bat da. Bide horretan, arriskuak minimizatzeko, aldez aurreko heldutasuna eta aholkularitza behar dira Helburua da proiektuen beharrei erantzutea, eta, horretarako, ekintzaileei enpresa sortzeko fasean laguntzea, honako etapa hauen bidez:
1. Proiektua hartu eta ebaluatzea
2. Aholkularitza aditua eta business plana
3. Startupa sortzea eta abiaraztea
4. Startupa haztea eta garatzea