Inizia sariak
INIZIA 2026 SARIEN DEIALDIA
Sariak kultura ekintzailea sustatzeko INIZIA Araba Campus programaren barruan sartzen dira. Programa horretan, UPV/EHUren Arabako Campuseko Errektoreordetzak eta BIC Arabak parte hartzen dute.
Proiektuak aurkezteko azken eguna
2026ko apirilak 14
Proiektuak aurkezteko modua
Erregistro Elektronikoa
Justifikazioak aurkezteko azken eguna
2026ko urriak 31
Justifikazioak aurkezteko modua
Mezu elektronikoa helbide honetara:
inizia@ehu.eus
Kategoria
Ekimen berritzaile berriak
Parte hartzaileak
- EHUn titulua edo graduondokoa eskuratu duten pertsonak eta EHUko zikloren bateko ikasleak.
- EHUko irakasle eta ikertzaileak
- EHUn eginiko ikerketa bati esker garatutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileak.
Saria
Lehenengo saria 1.500 eurokoa izango da eta bigarrena 1.000 eurokoa. Sari horiek proiektu saritua aztertzeko eta garatzeko prestakuntza jardueretan, ekipoetan eta zerbitzuetan erabili beharko da.
Balorazioa
- Produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren berrikuntza eta originaltasuna.
- Merkatu aukera eta jarduera sektorearen interesa.
- Talde eskatzailearen diziplinartekotasuna.
- Ideiaren funtzio edo balio soziala.
Kategoria
Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak
Parte hartzaileak
- UPV/EHUn titulua edo graduondokoa eskuratu duten pertsonak eta UPV/EHUko zikloren bateko ikasleak.
- UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak
- UPV/EHUn eginiko ikerketa bati esker garatutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileak.
Saria
500 €-ko 3 sari.
Balorazioa
- Produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren berrikuntza eta originaltasuna.
- Merkatu aukera eta jarduera sektorearen interesa.
- Talde eskatzailearen diziplinartekotasuna.
- Ideiaren funtzio edo balio soziala.