Enpresa mintegia
EREMU AKADEMIKOTIK ENPRESA ERREALITATERA
Berrikuntza sistemaren garapena erraztea eta alderdi teknologiko eta/edo berritzaile garrantzitsua duten enpresa ekimenei babesa ematea du helburu. Gainera ekimen horiek ezagutzaren sorkuntza eremutik eta jakintza arloen know-how ikertzailetik gertu sortuko dira.
Enpresa
Jarduera
Kokalekua
Contacto
Enpresa
Across The Shopper
Jarduera
Kontsumitzaileen ikerketan eta analisi estrategikoan espezializatutako aholkularia. Shopper-a ezagutzen laguntzen dizute, estrategia eta haren ezarpena hobetzeko intsightak eta aukera potentzialak hautemanez.
Kokalekua
Ingeniaritza eskolako enpresa mintegiko inkubazioko 1. bulegoa
Contacto
Enpresa
Sergio Basket Vlogs
Jarduera
“SergioBasket-vlogs” YouTubeko kanalarekin lotutako multimedia edukiak sortzea
Kokalekua
Lascaray ikerguneko enpresa mintegiko inkubazioko 1. bulegoa
Contacto
Enpresa
Reclamaciones aéreas online (RAO)
Jarduera
Aire Erreklamazioak Online Legaltech bat da. Legezko zerbitzuak eskaintzen dituen konpainia teknologiko bat, hegazkinez bidaiatzen duten bidaiariei laguntzeko sortua, hegaldiarekin gorabeheraren bat izanez gero (atzerapenak, bertan behera uzteak...). Zure erreklamazio-prozesu guztia online da, eta erreklamatu ahal izateko dirua aurreratu beharrik gabe.
Kokalekua
Lascaray ikerguneko enpresa mintegiko inkubazioko 3. bulegoa
Enpresa
Jarduera
Epea
Enpresa
Sergio Basket Vlogs
Jarduera
“SergioBasket-vlogs” YouTubeko kanalarekin lotutako multimedia edukiak sortzea
Epea
2020 - 2024
Enpresa
See you Zoom
Jarduera
Eduki grafikoa, 3Dkoa eta errealitate birtualekoa sortzen du higiezinen, eraikuntzaren, arkitekturaren, interiorismoaren eta diseinuaren sektoreetarako.Higiezinen marketin digitala.
Epea
2019-2023
Enpresa
Laboratoire Laredo
Jarduera
Kalitate handiko CBD kosmetikoak ekoizteko, fabrikatzeko eta banatzeko giltza-soluzioak marka pribatuan.
Epea
2022-2023
Enpresa
Abagune Research
Jarduera
Ikerkuntza eta garapeneko enpresa bioteknologikoa, kalamuaren industrian espezializatua.
Epea
Enpresa
KARUNA GOODCELLS TECHNOLOGIES S.L.
Jarduera
Teknologian oinarritutako enpresa, edizio genomikoan eta medikuntza birsortzailean lortutako azken aurrerapenak osagai genetikoa duten gaixotasunak sendatzeko erabiltzen dituena.
Epea
2016-2020
Enpresa
Paper euskarriko fakturak digitalizatzea
Jarduera
Smarthphone-etarako app bat garatu nahi duen proiektua, erabiltzaileak gastuen dokumentuak erregistra ditzan kameraren bidez irudiari argazkia eginda.
Epea
2019
Enpresa
Gastheiz bihotzean
Jarduera
Gastheiz, arabar patataz egindako garagardoa merkaturatzea. Ez da patataz egindako garagardo bat, omenaldi bat baizik. Gastheiz arabarra izateko harrotasunaren ikurra da, trofeo bat zeinaren bidez garagardoarekin maiteminduta daudenek beste pertsonekin topa egin eta Gasteizen esentzia partekatzeko aukera ematen duena.
Epea
2017-2018
Enpresa
Lycolab
Jarduera
Barraskilo lerdea liofilizatu eta Lyophilized SCA bihurtzeko proiektua: bertako barraskiloen (Helix aspersa) estraktu lehor eta egonkorra, kosmetikan erabiltzeko, kontserbagarririk eta egonkortzailerik gabe.
Epea
2017-2018
Enpresa
i+ Med, INGENIERÍA BIOMÉDICA APLICADA
Jarduera
Aplikazio biomediko pertsonalizatuetarako hidrogel kopolimerikoak fabrikatzeko proiektua.}
Injektatzeko produktu sorta bat garatzea, hainbat kontzentraziotako hialuronato sodikoaren disoluzioan (NaHa) oinarritua.
Gel polimerikoen arloko berrikuntza, medikamentuak modu kontrolatuan askatzean oinarritua, eta produktu berria garatzea.
Epea
2013 - 2017
Enpresa
UN-DIET UNIDAD DE SALUD ALIMENTARIA GASTEIZ ELIKADURA OSASUNEKO UNITATEA, S.L.
Jarduera
Nutrizioaren arloko osasun-arreta.
Prestakuntza eta gaikuntza.
Aholkularitza eta laguntza zientifikoa.
Epea
2013 - 2017
Enpresa
Baigene S.L.
Jarduera
Kirol bakoitzerako kit genetiko espezifikoak eta nutrizioko profesionalentzako kit genetiko espezifiko bat.
Genetikaren arloko prestakuntza espezializatua, kirol modalitateetara berariaz aplikatua, osasunaren eta kirolaren munduarekin lotutako profesionalentzat.
Zure kit genetikoa kudeatzeko gailu informatikoetarako aplikazioa.}
Epea
2013 - 2017
Enpresa
Biosystem Technology
Jarduera
Monitorización dérmica con biosensores, cuyo objetivo es Correlacionar el estrés y la ansiedad con la concentración de los electrolitos Ca2+ , Na+ y K + presentes en la piel y detectar cuadros de ansiedad y depresión.
Epea
Bulegoak alokatzea
Deskribapena
INIZIA mintegiak zenbait bulego eta coworking-gune ditu, diruz lagundutako errenta baldintzetan, Arabako Campusean, Lascararay ikerketa zentroan eta Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan (GIUE).
Aurkezteko epea
Etengabe irekitako deialdia.
Etengabe irekitako deialdi bidezko sistema bat ezarri da. Alegia, UPV/EHUn ezarritako prozeduraren arabera, eskaerak aurkezten diren heinean aztertu, ebaluatu eta, hala badagokio, baimenduko dira. Dena den, Mintegirako sarrera une bakoitzean erabilgarri dauden guneen araberakoa izango da. Gune erabilgarririk ezean, eskaerak itxarote zerrendan geldituko dira.
Norentzat
Sustatzaileak eta/edo ekintzaileak.
- Enpresa proiektuen edo enpresa berrien sustatzaileen proiektuek eta/edo zerbitzuek berrikuntza eta/edo teknologia oinarria izango dute, eta Arabako Campuseko ikastegietan egindako prestakuntza, ikerketa edo berrikuntza jarduerei lotuta egongo dira.Inkubazio aurreko fasean dauden pertsonak enpresa bat sortzeko prozesuan dauden ekintzaileak dira.
- Enpresak inkubazio fasean daudela esan ohi da beren jarduera ekonomikoari Mintegian instalatzearekin batera ekingo dioten kasuetan. Enpresa horiek hiru hileko epean sortuko dira legalki. Dagoeneko sortuta egonda ere hiru urte baino gutxiagoko bizitza duten enpresek ere multzo horretan sartzen dira.