Lege oharra

Informazioa eta erabilera baldintzak

Lege informazioa

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluaren arabera, informazioaren gizarteko zerbitzu emaile guztiek baliabide egokiak izan behar dituzte, zerbitzuaren hartzaileek eta organo eskudunek paragrafo honetan ematen dugun informazio jakin bat modu iraunkor, erraz, zuzen eta doan eskura dezaten baliabide elektronikoen bidez..

Honako erakunde hauek dira webgune honen titularrak:

Titularra.: ARABAKO ENPRESA- ETA BERRIKUNTZA-ZENTROA SA (BIC ARABA)

IFZ: A01046937

Helbidea: Albert Einstein kalea 15

       01510 Gasteiz (Araba)

Posta elektronikoa: bicaraba@bicaraba.eus

Erregistroko inskripzioaren datuak: ARABAKO ENPRESA- ETA BERRIKUNTZA-ZENTROA SA Arabako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta (379. liburukia, 0. liburua, 62. folioa, 3. atala, VI-3362 orria, 1. inskripzioa).}

Titularra.: UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (UPV/EHU)

IFZ: Q4818001B

Helbidea: Sarriena auzoa z.g.

       48940 Leioa (Bizkaia).

Helbide elektronikoa: dpd@ehu.eus

Lege ohar hau errazago irakurtzeko, INIZIA ARABACAMPUSi egiten zaizkion erreferentzietan BIC ARABA eta UPV/EHU ere sartzen direla ulertuko da.

Webgunearen erabilera baldintzak

www.inizia.eus webgunea erabiltzen bada, ulertzen da erabiltzaileak irakurri, ulertu eta oso-osorik eta inolako erreserbarik gabe onartzen dituela lege ohar hau, erabilera baldintzak, pribatutasun politika eta webgune honetan dauden gainerako oharrak edo jarraibideak. Halaber, konpromisoa hartzen du webgunea legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko.

Datuak erabiltzeri buruz ados egon ezean, ez du erabili behar www.inizia.eus webgunea.

INIZIA ARABACAMPUSek eskubidea du edozein unetan aldatzeko webgune honen erabilera baldintza hauen, pribatutasun politiken eta gainerako lege oharren edukiak, informazioak eta baldintzak. Kasu horretan, erabiltzaileei jakinaraziko zaie webgunearen bidez edo, hala eskatzen digutenei, informazioa emateko mezu elektroniko baten bidez, erabaki dezaten webgunea erabiltzen jarraitu nahi duten.

www.inizia.eus webgunean beste webgune batzuetara edo hirugarrenen webguneetara eramaten duten estekak egon daitezke. Hala ere, ez du haiekiko erantzukizunik, ez baitu haien kontrolik. Hori dela eta, erabiltzaileak bere erantzukizunpean eskuratzen ditu haien edukia eta erabilera baldintzak.

Egile eskubideak eta jabetza intelektualaren eskubideak

Erabiltzaileak aitortu eta onartu egiten du webgune honetako marka, merkataritza izen edo ikur bereizgarri, eduki, jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak edo/eta txeratuta dagoen beste edozein elementu INIZIA ARABACAMPUSen edo hirugarrenen jabetzakoak direla; beraz, beraiek bakarrik dute trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubidea.

Web orrira sartzeak ez dakar inola ere eskubide horiei uko egitea, eskualdatzea, lizentzia edo lagapen osoa edo partziala egitea, betiere berariaz kontrakoa xedatzen ez bada..

Aurreko paragrafoan azaldutakoarekin bat, webgune honen erabiltzaileek debekatuta dute webguneko informazio eta edukia zati batean edo oso-osorik erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo beste edozein erabilera ematea, baldin eta INIZIA ARABACAMPUSek aldez aurretik eta idatziz baimendu ez badu.

Webgune honen edukia ezin izango da ez oso-osorik ez zati batean erreproduzitu, ez transmititu, ez erregistratu informazioa berreskuratzeko ezein sistemaren bidez, ez inola ere, ez eta inongo baliabidetan ere, baldin eta ez badago erakunde horren aldez aurreko baimen idatzia. 

INIZIA ARABACAMPUS da honen guztiaren titularra: webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementuak, menuak, HTML kodea, testuak, markak, logotipoak, koloreen konbinazioak, botoiak, irudiak, grafikoak eta webguneko beste edozein eduki, baita edukien egitura, hautespena, antolamendua eta aurkezpena ere, edo, bestela, elementu horiek guztiak erabiltzeko baimena du.

Beraz, erabiltzaileak webgune hau, edukiak eta zerbitzuak arretatsu eta behar bezala erabiliko ditu, bat etorriz legearekin, moralarekin, erabilera on eta ohiturekin, ordena publikoarekin, fede onarekin, eta erabilera baldintza orokorrekin. Horrez gain, INIZIA ARABACAMPUSi dagozkion jabetza intelektualaren eskubideak zuhurtziaz errespetatuko dira.

Erabiltzaileak berariaz debekatuta du webgunea erabiltzea legez kontrako helburuetarako, helburu debekatutarako, hirugarrenen eskubideak kaltetzen dituzten helburuetarako edo INIZIA ARABACAMPUSen marka, irudia edo ospea kaltetu dezaketen helburuetarako.

Erabiltzaileak baldintza aplikagarri hauek betetzen ez baditu eta INIZIA ARABACAMPUSi kalte-galerak sortzen bazaizkio, erabiltzaileak berak erantzungo du. INIZIA ARABACAMPUSek eskubideak defendatzeko legezko ekintza egokiez baliatzeko eskubidea izango du.

Datu pertsonalen babesa

www.inizia.eus webgunean datu pertsonalak zenbait bide erabiliz lortzen dira, bai inprimakien bidez, bai gurekin harremanetan jartzeko gaitu den posta elektronikoaren helbidearen bidez.

Datu horiek une bakoitzean datu pertsonalak babestearen eremuan indarreko araudia errespetatuz tratatuko dira eta webgune honetan deskribatzen den pribatutasun politika kontuan hartuko da; beraz, erabiltzaileek irakurri egin beharko dute beren datuak eman aurretik. Nolanahi ere, datu pertsonalak jasotzeko inprimakian tratamenduari buruzko informazio klausula gehitu da.

Merkataritza komunikazioak

34/2002 Legeak (uztailaren 11koa, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzkoa) eta hura aldarazten duen 56/2007 Legeak (abenduaren 28koa, Informazioaren gizartea bultzatzeko neurriei buruzkoa) xedatutakoaren arabera, www.inizia.eus webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela publizitaterik edo merkataritza komunikaziorik bidaliko posta elektronikoz edo komunikazio elektronikoaren bestelako bitarteko baliokideak erabiliz, aldez aurretik eskatzen edo baimentzen ez badute. Hori lortzeko, inprimakiak gaitu dira.

Nolanahi ere, erabiltzaileek merkataritza informazioa bitarteko elektronikoen bidez jasotzearen aurka egon daitezke edo hari uko egin diezaiokete, eta, horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute inizia@ehu.eus helbidera. Bidaltzen zaizkien komunikazio guztietan izango dute horretarako aukera.

Webgunearen titularraren erantzukizuna

INIZIA ARABACAMPUSek ezin du bermatu edukietan birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik; beraz, ez du erantzukizunik hartuko bere gain baldin eta erabiltzaileak webgunean nabigatzen ari diren bitartean birus informatikoak hartzen badituzte eta birus horiek erabiltzaileen ekipoetan edo sistemetan kalteak sortzen badituzte.

Era berean, www.inizia.eus webgunearen titularrak ez ditu kontrolatzen, ez bermatzen etengabeko sarbidea eta webguneko elementuak nahiz informazioak behar bezala bistaratu, deskargatu edo erabiltzea; izan ere, kontroletik kanpo gelditzen diren faktore edo gorabeherek galaraz, zaildu edo eten dezakete. Hala, zerbitzua etenez, atzeratuz edo gaizki funtzionatuz gero, ez da arduradun izango, baldin eta INIZIA ARABACAMPUSen kontrolpetik kanpoko arrazoien ondorioz edo erabiltzailearen dolozko edo erruzko jardueraren ondorioz gertatzen bada.

INIZIA ARABACAMPUSek ez du bere gain hartzen guri buruz hirugarrenen webguneetan izan daitekeen informazioagatiko erantzukizunik, ez eta hirugarrenen esteka edo bilatzaileen bitartez gure www.inizia.eus webgunean sartzean lor daitekeenaren erantzukizunik ere.}

Adingabeek webgunea erabiltzea

Nahiz eta www.inizia.eus webgunea ez den adingabeentzat, sartzen uzten zaie. Hala ere, adingabe batek informazioa eskatu nahi badigu, 14 urte baino gehiago baditu soilik eskatu ahal izango du bere kabuz.14 urtetik beherakoen kasuan, guraso-ahala duenak, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du, eta horrek, adingabearen izenean, enpresak datu pertsonalak tratatzeko baimena emango du. Beraz, beren kargura adingabeak dituztenek beren gain hartuko dute adingabearen adinaren arabera webguneko zerbitzu eta eduki egokiak zein diren erabakitzeko erantzukizun esklusiboa.

INIZIA ARABACAMPUSek ez du erantzukizunik izango, adingabeek beren datu pertsonalak betebehar horiek bete gabe ematen badituzte.

Beste webgune batzuetatik www.inizia.eus webgunera estekak

INIZIA ARABACAMPUSekin zerikusirik ez duen webgune batean www.inizia.eus helbidearen edozein orrialdetara “hiperesteka” egin nahi edo egiten duten pertsona edo erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

Ezin dira erreproduzitu ez osorik, ez zati batean www.inizia.eus webguneko zerbitzuak eta edukiak.

Ez da jarriko adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik www.inizia.eus webguneko orrialdeei, zerbitzuei edo edukiari buruz.

 “Hiperesteka” jartzeak ez du esan nahi harremana dagoenik INIZIA ARABACAMPUSen eta “hiperesteka” duen webgunearen edo atariaren titularraren artean, ez eta INIZIA ARABACAMPUSek atari horretan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak ezagutu eta onartzen dituenik ere.

INIZIA ARABACAMPUS ez da izango “hiperesteka” duen webgunearen edo atarian publikoaren eskura jarritako edukien eta zerbitzuen arduraduna eta ez du izango horretan agertzen diren informazio eta azalpenen erantzukizunik.

Cookieak

Cookieak testu fitxategi txikiak dira, eta webgune jakin batzuetako orrietara sartzeko edo horiek bisitatzeko erabiltzen duzun ordenagailuaren memorian edo disko gogorrean gordetzen dira, erabiltzaileak berriro konektatzean dituen lehentasunak ezagutu ahal izateko. Erabiltzailearen disko gogorrean biltegiratutako cookieek ezin dituzte irakurri bertako datuak, ezin dute informazio pertsonala eskuratu, ez eta beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri ere.

Ikus webgune honetan erabiltzen diren cookieei buruzko informazioa “Cookieen politika” atalean.

Sare sozialei buruzko informazioa

Ikus informazio xehatua “Pribatutasun Politika” atalean.

Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

www.inizia.eus webgunearen bidez garatzen den jarduerak Espainiako indarreko legeria aplikagarria bete beharko du

INIZIA ARABACAMPUSen eta www.inizia.eus webgunearen erabiltzaileen artean edozein eztabaida edo gatazka sortuz gero, aldeek berariaz onartzen dute Espainiako auzitegi eta epaitegien, zehazki, Gasteizkoen (Araba) eskumenari men egingo diotela, eta, halakorik badute, beren foruari berariaz uko egingo diotela.

Testuaren data: 2022ko azaroaren 1a

Ir arriba