Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, datu pertsonalen tratamenduaren inguruko kontu hauen berri ematen dizugu:
Tratamenduaren arduradunak. Honako erakunde hauek dira zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak:
- ARABAKO ENPRESA- ETA BERRIKUNTZA-ZENTROA SA (BIC ARABA), IFZ: A01046937; eta helbidea: Albert Einstein kalea 15 – PK 01510 Miñao (Araba).
- UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (UPV/EHU). IFZ: Q4818001B; helbidea: Sarriena auzoa z.g.– PK 48940 Leioa (Bizkaia).
Datuen babeserako ordezkariekin (DBO) harremanetan jartzeko datuak:
- BIC ARABAKO DBO: Albert Einstein kalea 15 – PK 01510 Miñao (Araba); helbide elektronikoa: dpo@bicaraba.eus.
- UPV/EHUko DBO: Sarriena auzoa z.g.– PK 48940 Leioa (Bizkaia); helbide elektronikoa: dpd@ehu.eus.
Tratamenduaren xedea: jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak gure newsleterrera zure harpidetza kudeatzeko erabiliko ditugula; eta, ondorioz, INIZIA Arabacampusi buruzko komunikazioak posta elektronikoz bidaltzeko.
Ildo horretan, jakinarazten dizugu Mailchimp erabiltzen dugula posta elektronikoz bidaltzen ditugun merkataritza komunikazioak modu eraginkorragoan, dinamikoagoan eta operatiboagoan kudeatzeko eta hobeto kontrolatzeko. Mailchimp The Rocket Science Group Llc. enpresaren plataforma bat da, eta, hura erabiltzeko, zerbitzu horren emaileak gailu batzuk jarri behar ditu bidalketetan hartzaileen jardueraren jarraipena egiteko, hau da, mezuak zabaldu diren eta mezuetako estekak klikatu diren kontrolatzeko, bai eta jasotako informazioarekin kanpainen jarraipen txostenak egiteko ere.
Jasotako datu pertsonalak: inprimaki honen bidez, gure newsletterrera harpidetza egiteko eskaria kudeatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak jasotzen ditugu, eta, ondorioz, ezinbestean eman behar dira; osterantzean, ezin izango dizugu newsletterrean alta eman.
Tratamenduaren legitimazioa: zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da newsletterrera harpidetza egiten duzunean ematen diguzun baimena, eta, ondorioz, harpidetzari erantzuteko beharrezkoa den tratamendua. Ildo horretan, jakinarazten dizugu edozein unetan ken dezakezula baimena, horren aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari kalterik egin gabe. Hori dela eta, jasotzen duzun komunikazio bakoitzean baja erraz eta doan emateko aukera emango dizugu.
Datuen hartzaileak: ematen dizkiguzun datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, betiere ez bada beharrezkoa betebehar legalak betetzeko.
Nolanahi ere, jakinarazten dizugu kontu batzuetarako hirugarrenen zerbitzuak erabiliko ditugula; horiek tratamendu eragileak izaten dira eta haiekin datuen tratamenduari buruzko kontratua sinatu dugu, DBEOren 28.3 artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz.
Datuen nazioarteko transferentzia: komunikazioak igortzeko Mailchimp erabiltzeak esan nahi du The Rocket Science Group Llc. enpresa dela tratamendu eragilea, eta, nahiz eta, Europar Batasunetik eta Europako Esparru Ekonomikotik kanpo egon, hura erabiltzeak dakarren nazioarteko datu transferentziak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 46.2 c) artikuluan adierazitako berme egoki guztiak betetzen ditu (Europako Batzordeak onartutako ereduzko kontratu klausulak).
Intuit-en (Mailchimp) pribatutasun politika
Datuak gordetzeko epea: harpidetzan baja eskatu eta baimena ezeztatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak. Hori egin ahal izango duzu bidaltzen dizugun komunikazio bakoitzean, horretarako modu erraz eta doakoa gaituko baitugu bertan.
Datuak babesteko eskubideak: zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko edo eramateko eska diezagukezu. Horretarako, eskaera idatziz igorri beharko duzu tratamenduaren arduradunaren eta DBOrekin harremanetan jartzeko datuen atalean adierazitako edozein erakunde eta helbidetara, zure NANaren kopia atxikita.
Erreklamazioa kontrol agintaritzaren aurrean: erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, egoitza elektronikoaren bidez edo helbidea honetan: Calle Jorge Juan, nº 6, C.P. 28001 Madrid.Erreklamazioa UPV/EHUren aurrean aurkeztu nahi baduzu, jo ezazu Datuak Babesteko Euskal Bulegora: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 3.a – PK 01008 Vitoria–Gasteiz (Araba).