Zure ideiak balioa du, baina zenbakiek bat egiten al dute? Zure proiekturako finantza-prestakuntza
Iraupena
4 ordu
Tokia eta data
Urriak 6
07 Aretoa, Micaela Portilla Ikerketa Zentroa, EHUko Arabako Campusa
Ordutegia
09:30 - 13:30h
Norentzat
→ EHUko Arabako Campuseko ikastegietako irakasle eta ikertzaileak, teknikariak, kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileak, eta ikasleak.
→ EHUrekin lotura duten pertsonak.
→ Arabako Campuseko ikerketa-taldeak.
→ Toda persona interesada en la jornada.
Hizkuntza
Gaztelania
Prezioa
Doain
Izena emateko azken eguna
Urriak 6
Deskribapena
Negozio-ideia bat duzu, baina zenbakiak ez dira zure indargunea? Proiektu baten finantzak ulertzea funtsezkoa da erabaki egokiak hartzeko, prezioak ezartzeko, diruzaintza kontrolatzeko eta zure ideia martxan jartzeko eta hazteko zenbat diru behar duzun jakiteko.
INIZIAk antolatutako jardunaldi praktiko honetan, zenbakiei beldurra galtzen eta finantza-ikuspegia zure ekintzailetza-proiektuan txertatzen ikasiko duzu. Helburua ez da finantzetan aditu bihurtzea, baizik eta zure proiektuaren egoera ekonomikoa ulertzeko eta erabakiak segurtasun handiagoz hartzeko beharrezko tresnak eskaintzea.
Helburuak
Helburuak:
- Pertsona sustatzaileen finantza-kultura sustatzea.
- Pricing-a erabakitzeko orduan mugak ezartzea.
- Negozio-eredua eta merkatuaren azterketa lantzea.
- Diruzaintza eta zergen eragina ulertzea.
- Finantzaketa-aukera eta -irtenbide desberdinak ezagutzea.
- Errentagarritasuna eta finantza-egoeren oinarrizko ratioak interpretatzea.
Hizlariak
Naiara Pineda: FinBoxeko sortzailea eta finantza-aholkularia. FinBox estrategia ekonomiko-finantzarioan espezializatutako aholkularitza-enpresa da, eta 2018tik hazteko potentziala duten 250 proiektu teknologiko, startup eta enpresa baino gehiagori lagundu die.
Programa
Saioan zehar, funtsezko gai hauek landuko ditugu:
💰 Pricing-a: prezioak nola ezarri eta zure produktua edo zerbitzua errentagarria izan dadin mugak nola zehaztu.
📊 Errentagarritasuna: emaitzen kontua, balantzea eta finantza-ratio nagusiak nola interpretatu.
💵 Diruzaintza: kutxa nola kontrolatu eta zure proiektuaren finantza-beharrei nola aurrea hartu.
🧾 Zergak: diruzaintzan zer eragin duten eta zergatik hartu behar diren kontuan hasieratik.
📈 Finantza-plangintza: hazkundea nola planifikatu zure negozio-ereduarekin eta merkatuarekin koherentziaz.
🚀 Finantzaketa: zer aukera dauden eta zure proiektuaren fase bakoitzean egokienak izan daitezkeenak nola identifikatu.
Gainera, parte-hartzaileek dokumentazio teoriko-praktikoa eta tresna digitalak jasoko dituzte, beren proiektuen diruzaintza eta pricing-a lantzeko eta kontrolatzeko.