JARDUNALDIA: IKERKETAREN EMAITZEN TRANSFERENTZIA, EKINTZAILETZA ETA EHUko ARAUDI BERRIA ENPRESAK SORTZEKO (SPIN-OFF)
Iraupena
2 h
Tokia eta data
2026ko ekainaren 9an
Laskaray Ikerketa Zentroa (Areto Nagusia)
UPV/EHU - Arabako Campusa
Miguel de Unamuno Kalea, 3, 01006 Gasteiz, Araba
Ordutegia
10:00-tik 12:00ra
Norentzat
→ EHUko Arabako Campuseko ikastetxeetako irakasle eta ikertzaileak eta ikasleak.
→ EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeak.
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doain
Izena emateko azken eguna
2026-06-09
Izena eman
Deskribapena
Jardunaldi honen helburua Euskal Herriko Unibertsitateko eta, zehazki, Arabako Campuseko ikasle, irakasle eta ikertzaileentzako Ezagutzaren eta Teknologiaren Transferentzia sustatzeko ekimenak ezagutaraztea da.
Jardunaldian, ikerketaren emaitzak jabetza industrialaren eta/edo intelektualaren bidez babestearen garrantzia aztertuko da, eta unibertsitatearen eta enpresaren artean dauden Ezagutza Transferitzeko bideak ezagutaraziko dira.
Bestalde, eta aurreko urteekin alderatuta berrikuntza gisa, EHUk Gobernu Kontseiluan (2026-05-13) onartutako enpresak sortzeko Spin-Off araudi berriari buruz hitz egiteko tarte bat egongo da, baita hura onartu ondoren EHUn ekintzailetzan eragina izango duten berritasun nagusiak azaltzeko ere.
Jardunaldi hau Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC Araba) eta EHUren Arabako Campusak sustatutako INIZIA programaren barruan kokatzen da.
Hizlariak
Nagore Tellado. Berrikuntza eta Ezagutzaren Transferentzia Bulegoaren Zuzendaria.
Mireia Martinez. BIC Arabako teknikaria.
Jorge Tejedor. Ekintzailetza, Enplegarritasuna eta Trasferentziaren Zuzendaria.
Programa
10.00-10.20 Ikerketaren emaitzen transferentziarako aukerak.
10.20-10.40 INIZIA Araba Campuseko ekintzailetza-programa.
10.40-11.00 Spin-offak eta Enpresak sortzeko aukerak.
11.00-11.40 Gobernu Kontseiluak (2026-05-13) onartutako Spin-Off Araudiari (enpresen sorrera) buruzko berrikuntzak.
11.40-12.00 Zalantzak eta galderak.