Iraupena

3 ordu

Hizkuntza

Euskara eta gaztelania

Prezioa

Doakoa

Tokia eta data

2022ko urriaren 14an

Sala 03. Centro Investigación Micaela Portilla | 03 Gela. Mikaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga Kalea, 1
01006 Vitoria-Gasteiz

Ordutegia

09:00etatik 12:00etara

Norentzat

→ Irakasle eta Ikertzaileak, Administrazio eta Zerbitzuetako langileak, eta UPV/EHUko Arabako Campuseko ikastegietako ikasleak.

→ UPV/EHUrekin lotura duten pertsonak.

→ Arabako Campuseko ikertaldeak.

→ Jardunaldian parte hartu nahi duten guztiak.

Izena emateko azken eguna

2022ko irailak 29

Deskribapena

Jardunaldi honen helburua da bertaratutakoei ekintzailetzaren arloko gizarte ikuspegia helaraztea. Jardunaldia INIZIA programaren barruan dago, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC ARABA) eta UPV/EHUren Arabako Campusak bultzatuta, ekintzailetza bultzatzeko. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila da laguntzailea.

Hizlariak

  • Enarak
  • Eraman
  • Talaios
  • Tipi
  • UPV/EHUko Arabako Campuseko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
  • Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila.

Programa

Lehenengo zatia:
Gizarte Ekonomia Eraldatzaileari buruzko hitzaldiak

Talaios. Ekintzailetza ekosistema kooperatiboak.

  • Olatukoop-i buruz
  • Ekintzailetza kooperatiboko taldea: Olatukoop barruko lantaldea, gizarte ekintzailetza kooperatiboa sustatzeko.
  • Ekintzailetza dimentsio handiago batean bultzatzeko proiektu biderkatzaileak:
    Koopfabrika; Lurralde eskola: Lurralde garapen eraldatzailerako prestakuntza eskola; lurralde garapenerako bulegoak.
  • Abian diren zenbait proiekturi buruz: Herri Kooperatiba (Zizurkil / Aginaga); Elkarri laguntzeko plataformaren kooperatibismoa (Eraman koop.); Zaintza kooperatibak (Enarak koop.)

Tipi. Gizarte ekintzailetzako esperientzia bat.

  • Gure lanari buruz.
  • Zer dela-eta gizarte ekintzailetza kooperatiboa?
  • Ekintzailetza Vs gizarte ekintzailetza kooperatiboa
  • Balioak.
  • Lanaren subiranotasuna.
  • Tipiren ibilbidea eta eboluzioa.
  • Kooperatibaren tresnan sakonduz.
  • Zein puntutan gaude orain? Etorkizuneko erronkak.

Bigarren zatia:
Mahai-ingurua

Proposatzen da elkargune bat sortzea, ekintzailetza proiektuetan gizarte ikuspegia sustatzen lagunduko duten ideiak eta baliabideak partekatzeko. Honako hauek hartuko dute parte:

  • Enarak, genero berdintasunaren eta ekitatearen, arrazaren eta emakumeen giza eskubideen sustapena.
  • Eraman, zama bizikleten bidezko zerbitzu integrala.
  • Talaios
  • Tipi
  • UPV/EHUko Arabako Campuseko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea.
  • Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila.
Ir arriba