Ekintzaile eta ikertzaileen sormena eta berrikuntza
Iraupena
4 ordu
Hizkuntza
Gaztelania
Prezioa
Doakoa
Tokia eta data
2022ko martxoak 15.
Lascaray Ikergunean
.
01 Mintegian.
Ordutegia
09:00etatik 13:30etara
Norentzat
→ UPV/EHUko Arabako Campuseko ikastegietako irakasle eta ikertzaileentzat (IRI), Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
→ UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
→ UPV/EHUren Arabako Campuseko ikertaldeentzat.
→ Jardunaldian interesa duten guztientzat.
Izena emateko azken eguna
2022ko martxoak 14
Izena eman
Mezu elektroniko bat bidali inizia@ehu.eus helbidera.
Deskribapena
Jardunaldi honen helburua parte-hartzaileak I+G sailetan sormenak eta berrikuntzak duten garrantziaren inguruan sentsibilizatzea da. Parte-hartzaileei prestakuntza praktikoa emateko helburua bete nahi da, sormenari buruzko kontzeptuak eta sormen-prozesuaren faseak jorratuz.
Ariketa praktikoen helburua ekintzaileek eta ikertzaileek trebetasun teknikoak eta pertsonalak garatzeko tresnak eskaintzea da. Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.
Hizlariak
- Izinker
Programa
Ekintzaileak eta ikertzaileak sormenean eta berrikuntzan prestatzea
→ Zer da sormena eta zertarako balio du.
→ Sormenak eta berrikuntzak duten garrantzia ekintzaile eta ikertzaileengan.
→ Sormen indibiduala VS taldeko sormena
→ Zaintza: giltzarria berrikuntzan.
→ Nola garatu sormena ekintzailetzaren eremuan eta I+G sailetan.
→ Ekintzailearen sendotasunak eta ahultasunak berrikuntzaren bidean eta I+G arloko sailetan.
→ Sormen-prozesua eta sormenerako teknikak.
Ariketa sortzailea: Parte hartzaileei planteatutako erronkei buruzko ideiak sortzea.
→ Sormen-teknikak
Ariketa sortzailea: Ideiak baloratzea eta lantzea.
→ Lanketa berritzaile teknikak
Ariketa sortzailea: Ideiak baloratzea eta lantzea.
→ Zer ikasi dugu eta zertarako balio digu?