Inizia Ekin Ekintzailetza Tailerra 2026
HURRENGO TAILERRA 2026KO AZAROAN IZANGO DA
Zentzuzkoa al da nire negozio-IDEIA? Merkatua izan al dezakete gure IKERKETAREN emaitzek? Enpresa bihur al daiteke nire GRADU/MASTER AMAIERAKO LANA?
Iraupena
24 ordu
Tokia eta data
AZAROAK 2026
EHUko Arabako Campuseko Lucio Laskaray Ikerketa Zentroko 1. Mintegia
Ordutegia
15:30tik 19:30ra
Norentzat
→ Irakasle eta Ikertzaile Langileak, Teknikaritza, Kudeaketa eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak eta UPV/EHUko Arabako Campuseko ikastegi desberdinetako ikasleak/ikasle ohiak.
→ UPV/EHUrekin lotura duten pertsonak.
→ Arabako Campuseko ikerketa-taldeak.
→ Jardunaldian interesa duen edonor.
Hizkuntza
Gaztelaniaz
Prezioa
Doain
Izena emateko azken eguna
2026KO AZAROAK 6
Izena eman
Deskribapena
INIZIA EKIN INIZIA Arabacampusek antolatutako ekintzailetza-tailerra da, eta unibertsitate-komunitateko kolektibo desberdinei (ikasleak, titulatuak, irakasleak, ikertzaileak, etab.) ekiteko funtsezko trebetasunak modu praktikoan hurbiltzea du helburu, ekintzailetza zeharkako gaitasuntzat hartuta.
INIZIA EKIN tailerrak talde-saioak eta banakako tutoretzak uztartzen ditu ekintzailetzari lotutako gaitasunak garatzeko, proiektuak hausnartzeko eta eraikitzeko prozesuari laguntzen dion metodologia baten bidez. Horri esker, enpresa zer den ezagutu, beste ekintzaileekin ideien garapena partekatu eta beste ekintzaile batzuk lehen eskutik ezagutu daitezke. Tutoretzetan ideien garapena lantzen da, tutore profesional baten banakako laguntzarekin; tutoreak negozio-ideia bat garatzeko prozesuan gidatu eta lagunduko du.
Helburuak
Parte-hartzaileak Enpresa Kudeaketako metodoetan eta teknikatan gaitzea. Helburu nagusia sustatzaileei eskura dituzten kudeaketa-tresnak eta -metodoak partekatzea da eta, ondorioz, beren proiektuei lehiakortasun handiagoa ematea, bai Tailerrean zehar sorkuntza- eta diseinu-fasean, bai geroago enpresa gisa garatzean.
Hizlariak
Innobide SL
Programa
Eguna
Gaia
Azaroak 3
Ideiatik aukerara
Azaroak 5
Negozio-eredu bideragarri bat diseinatzen
Azaroak 10
Bideragarria al da nire proiektua?
Azaroak 12
Nola finantzatu proiektuaren hazkundea
Azaroak 17
Konbentzitzeko komunikatzea komunikatzea eta administrazio- eta lege-betebeharrak
Abenduak 1
Aurkezpena