Inizia Ekin Ekintzailetza Tailerra 2024
HURRENGO TAILERRA 2024ko AZAROAN EGINGO DA
Ba al du zentzurik nik izandako negozio IDEIAk? Eduki dezakete merkatua gure IKERKETAREN EMAITZEK? Ba al du enpresa bihurtzeko aukerarik GRADU/MASTER AMAIERAKO PROIEKTUAK??
Iraupena
26 ordu
Tokia eta data
Azaroak 5
Laskaray Ikerguneko 1. mintegian
UPV/EHU Araba Campus-ean
Ordutegia
15:30etatik 19:30etara
Norentzat
→ UPV/EHUko ikasle edo ikasle ohiak
→ UPV/EHUko IRIak
Hizkuntza
Gaztelania
Prezioa
Doakoa
Izena emateko azken eguna
2024ko urriak 30
Izena eman
Rellenar formulario:
Formulario INIZIA EKIN
Deskribapena
INIZIA EKIN INIZIA Arabacampusek antolatutako ekintzailetza tailerra da, eta unibertsitateko kideei (ikasleak, tituludunak, irakasleak, ikertzaileak, etab.) ekiteko funtsezko trebetasunak modu praktikoan hurbiltzea du helburu, ekitea zeharkako konpetentzia gisa ulertuta.
INIZIA EKIN tailerrean taldeko saioak eta banakako tutoretzak batzen dira, proiektuak sortzeko eta horiei buruz hausnartzeko prozesua sostengatzen duen metodologia baten bidez ekintzailetzari lotutako gaitasunak garatzeko. Horri esker, enpresa zer den ezagut daiteke, beste ekintzaile batzuekin ideien garapena partekatu eta beste ekintzaile batzuk zuzenean ezagut daitezke. Tutoretzetan ideien garapena lantzen da, negozio ideia bat garatzeko prozesuan laguntzen eta gidatzen duen tutore profesional baten banakako laguntzari esker.
Helburuak
Parte-hartzaileak enpresa kudeaketako metodo eta tekniketan gaitzea. Helburu nagusia da sustatzaileekin eskura dituzten kudeaketarako tresnak eta metodoak partekatzea. Horri esker, proiektuak lehiakorragoak izango dira, bai tailerrean sortu eta diseinatzeko fasean, bai ondoren enpresa gisa garatzeko fasean.
Programa
Eguna
Gaia
Azaroak 5
Ideia bat daukat: negozioa? Startupetarako negozio-ereduak
Azaroak 7
Lean startup metodoa praktikan: arazoa, konponbidea eta gutxieneko produktu bideragarria.
Azaroak 12
Finantzak ez-finantzarioentzat. Ekonomia- eta finantza-planaren bideragarritasuna lantzea eta aztertzea
Azaroak 14
Nola egin nire proiektuaren aurkezpen eraginkorra. Pitch Deck eta Data Room prestatzea
Azaroak 19
Startupetarako finantzaketa-iturriak. Nola prestatu inbertsio-prozesu bat.
Abenduak 10
Proiektuen aurkezpenak