Iraupena

1. fasea: 2 ordu
2. fasea: 4 ordu

Tokia eta data

1. fasea: gela
2. fasea: Arabako Parke Teknologikoa, Enpresa, Gela

Ordutegia

Zehaztu gabe

Norentzat

UPV/EHUko Arabako Campuseko graduko eta graduondoko ikasleak

Hizkuntza

Euskara eta gaztelania

Prezioa

Doakoa

Izena emateko azken eguna

22-23 ikasturtea

Izena eman

Bidali mezu elektronikoa helbide honetara:
inizia@ehu.eus

Deskribapena

Graduko eta graduondoko ikasleei zuzendutako saioak. Bertan, ekintzailetzari (ibilbide profesional gisa) buruzko hainbat kontzeptu eta hausnarketarako jarraibide emango dira. Ekintzaile izateak pentsatzeko modu bat eta ekimenari eta ekintzari lotutako trebetasun eta jarrera multzo bat izatea eskatzen du. Saioak Fakultate eta Gradu bakoitzeko jakintza arlora egokituko dira.

Helburuak

Ekintzailetzari lotutako kultura sustatzea, ikasleen artean pentsaera aldatu eta ekintzailetza irteera profesionaltzat har dezaten.

Programa

1. fasea 

Ekintzailetzarako beharrezkoak diren gaitasunak lantzeko dinamiketan oinarritutako tailerrak: ekimena, sormena, berrikuntza, norberarengan konfiantza izatea, lidergoa eta arriskuak bere gain hartzea. Bukatzean, negozio ideiei buruzko lehiaketa egingo da.

2. fasea

→ 1. aukera (4 ordu). 20 ikasletik beherako taldeak:

Arabako Parke Teknologikora joatea ikasleek jasotzen duten prestakuntzaren irteera profesionalekin lotutako enpresa bat bisitatzera; BIC ARABAra bisita egitea, BIC Arabako ekintzailetza ekosisteman murgiltzeko, bertan dauden enpresen sustatzaileen bitartez. Horrela, zuzenean ezagutuko dituzte zenbait arlotako garapen teknologiko berritzaileak, besteak beste: bioteknologia, IKT, fabrikazio gehigarria edo robotika.

→ 2. aukera (1 ordu). 20 ikasletik gorako taldeak:

Programa ikasgelan egingo da, ikasleek jasotzen duten prestakuntzari lotutako irteera profesionalei lotutako ekintzailetza esperientziari buruzko saio baten bidez.

Ir arriba