Ekintzailetza eta jasangarritasuna online ikastaroa
Iraupena
32 ordu
Tokia eta data
Online
Ordutegia
Ordutegirik gabe. Erabiltzaileak erabakitzen duen erritmoan.
Norentzat
GRALa/MALa ekintzailetzari eta/edo jasangarritasunari buruz egiten ari diren Arabako Campuseko ikasleak.
Hizkuntza
Gaztelania
Prezioa
Doakoa
Izena emateko azken eguna
2022ko azaroaren 1 (kurtsoak irekita 2022/12/31)
Izena eman
Deskribapena
Doako online ikastaroak, hautazko kredituekin baliozkotu daitezkeenak. Prestakuntza hau bereziki interesgarria izan daiteke GRALa/MALa ekintzailetzaren eta/edo jasangarritasunaren arloan egiten ari den UPV/EHUko Arabako Campuseko ikasleentzat.
Jarduera INIZIA Arabacampus ekintzailetza programaren barruan dago, eta Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatu du. Sarbidea eGelaPi bidez egingo da.
Helburuak
GRALa edo MALa ekintzailetzari eta/edo jasangarritasunari lotutako gaien ingurua egiten ari diren ikasleen ezagutza aberasteko ekintzailetza eta jasangarritasun arloko prestakuntza.
Programa
Ekintzailetza
→ Berritu!
Berritu nahi duzu baina ez dakizu nola egin? Ikastaro honek bultzada txiki bat emango dizu norabide egokian.
→ Begiak beti jomugan
Utzi amets egiteari eta ekin. Lortu nahi duzuna! Egin ikastaro hau eta lortu zure helburuak.
→ Arrakastarako bidea
Jakin nahi al duzu zer behar duzun gailentzeko eta zure bertsiorik onena izateko? Aurki ezazu Arrakastarako bidea ikastaroan!
→ Huts egitearen garrantzia
Huts egitea erabilgarria izan daiteke, baina soilik akats horietatik ikasteko modua aurkitzen baduzu. Aurki ezazu Huts egitearen garrantzia ikastaroan.
→ Ireki gogoa: erabili irudimena.
Berritu nahi duzu? Aitzindaria izan nahi duzu? Utz ezazu alde batera zorroztasun mentala eta egizu Walt Disney-ren antzera.
Jasangarritasuna
→ Jasangarritasuna
Energia garbia, tokiko produktuak, moda jasangarria… Ingurunea zaintzeko modu ugari daude. Parte hartu!
→ Berdintasuna: Egin aurka zure joerei
Aurreiritziak alde batera utzi eta berdintasuna lortu nahi duzu? Ikastaro honi esker, joerek guregan, maila pertsonalean zein maila profesionalean, duten eragina ezagutuko duzu.
→ Etika
Jakin nahi al duzu zer den etika eta zer integritatea? Egin ezazu Etika ikastaroa eta konpon itzazu ezbai moralak.
→ Detox digitala
Esan egia: ba al duzu sare sozialekiko adikziorik? Denbora gehiago eman nahiko zenuke mundu errealean? Ikastaro honen helburua da mugikorra zentzuz erabiltzea.
→ Ondo sentitzea
Ez arduratu, izan zaitez zoriontsu! Ikastaro honi esker, zure zoriontasuna maila gorenera eramaten ikasiko duzu.