Horrela izan da CERN Workshop 2024
Iraupena
Tokia eta data
Ordutegia
Norentzat
Hizkuntza
Prezioa
Izena emateko azken eguna
Izena eman
Deskribapena
Programa

Inizia Araba Campusetik, UPV/EHU eta BIC Arabak bultzatutako ekimena, esperientzia paregabe bat bizitzeko aukera izan genuen: berrikuntzaren eta zientziaren bihotzera bidaia CERN Ideasquare-n. Astebetez ia, 12 ikasle arabar eta/edo UPV/EHUko Arabako Campusekoak, gradu ezberdinetakoak, abentura batean parte hartu zuten, sormena, ikaskuntza eta talde-lana ingurune inspiratzaile batean uztartuz.
Diziplina anitzeko komunitate bat
Parte-hartzaileak diziplina ezberdinetakoak ziren: ingeniaritza, zientziak, ekonomia edo jarduera fisikoa eta kirola, besteak beste. Aniztasun honek lan-saio bakoitza aberastu zuen eta ikuspegi diziplina anitzetik erronkak lantzeko aukera eman zuen. Ikuspegi hain ezberdinak uztartzeko gaitasuna izan zen, zalantzarik gabe, programaren arrakastaren gakoetako bat.



Helburua: kutxatik kanpo pentsatzea eta etorkizun hobe baterako berritzea
CERN Ideasquarek erronka bat proposatu zigun: gure datuen kontsumoaz kontzienteago izatea, mugikorrak, sare sozialak, hodeia, posta elektronikoa… barne. Horretarako, Qoppa exoplanetan lehenengo giza-basea ezarri genuen eta 10 urtetako bizigarritasuna definitu genuen, datu-baliabideak nola banatu zitezkeen kontuan hartuta: hezkuntzan, operazioetan eta planetaren kulturan aritzeko hiru talde sortu genituen. Irtenbideak aurkeztu ondoren, bigarren erronkari ekin genion. Kasu honetan, 2027rako IAk Espainiak urte horretan argiztatzeko erabiltzen duen energia bera erabiliko duela, edo ChatGPT-k egunero erabiltzen duen energia AEBetako 180.000 etxek erabiltzen dutenaren parekoa dela jakinik, datu-zentroetako energia kudeatzeko modu jasangarriago bat diseinatu genuen.
Horrez gain, luxu handia izan zen Robert Cailliau bezalako buru handiekin hitz egitea, World Wide Web-aren sortzaileetako bat, kalkulagailuen aurreko neurketei buruz hitz egin ziguna eta gure logaritmoen ezagutzak berrikusi genituen; edo Pablo García Tello-rekin, CERNeko ekimen eta proiektu europar berrien zuzendariarekin, bizitzaz eta fisikaz eztabaidatzea.
Urtero itzultzea aukera paregabea da. Eskerrik asko CERN Ideasquare-ko taldeari hain ongi hartzeagatik.
