01/12/2021
Scaperoom The Magic
Escape Room ‘The Magic’ INIZIA Arabacampus ekintzailetza programaren jarduera bat da, eta talde batek funtziona dezan funtsezko ezaugarriak eta trebetasunak lantzea ahalbidetuko du, hala nola komunikazioa, lidergoa, talde lana, erabakiak presiopean hartzea, arriskuak hartzea edo denbora erabiltzea.
Zatoz zure lagunekin eta gozatu Arabako UPV/EHUren campuseko lehen Escape Room-az!
1-6 pertsonako taldeetan edo bakarrik eman dezakezue izena.
Izena eman bost txandetako edozeinetan, hiru goizez eta bi arratsaldez, 10:00etan, 11:30etan, 13:00etan, 15:30etan edo 17:00etan.
Txanda bakoitzean, talde batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, eta txanda horretan irabazten duen taldeak sari txiki bat jasoko du.
Ekitaldi hori doakoa izango da bertaratzen direnentzat. Lekuak mugatuak izango dira eta izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
UPV/EHUko langile eta ikasleek lehentasuna izango dute Escape Room-ean parte hartzeko.