24/12/2021

‘La Montaña del Alma’ dokumentalaren aurkezpena 

Portada del documental la montaña del alma.

Azaroaren 24an, 16:00etan, “La Montaña del Alma, una historia de emprendimiento y montaña” dokumentala proiektatu zen Elur Equipment-en eskutik, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian.

Alex Txikonek 2021eko urtarrilean Manaslurako azken espedizioa egin baino hilabete batzuk lehenago sortu zen filmaren ideia. Espedizio horri esker, Jon Barredo, June Saenz de Urturi, Asier Palacios eta Alex Txikonek osatutako taldeak dokumental honen zati bat grabatu eta Elur Gaman asmakizuna testatu zuten.

Elur Gaman pertsonak lokalizatzera bideratutako tresna teknologiko berritzailea da, larrialdi-egoeretan bizitzak salbatzeko aukera ematen duena.

“La Montaña del Alma” mendien inguruan gauzatu dituzten ekintzailetza proiektuak kontatzen ditu, gazteen ekintzailetza sustatzeko eta enpresa gisa bereizten dituzten adiskidetasunaren, talde lanaren eta ingurumen eta gizarte kontzientziaren balioak transmititzeko. Dokumental honek Jon, June eta Asierren bidea jorratzen du, Pirinioetako mendietan egindako lehen proiektuetatik hasi eta Alex Txikon alpinista eta taldeko kidearekin neguko espedizioetaraino.

Ekitaldia doakoa izan zen bertaratzen zirenentzat, eta sarrera mugatuak izan ziren. Iniziaren webgunean eskuratu ahal izan ziren, UPV/EHUren Arabako Campuseko ekintzailetzari laguntzeko programan.

Dokumentuaren trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=5q4CSomJeCM

Ir arriba