06/07/2026
2026ko Gazte Ekintzailetzarako Beken Amaiera Jardunaldia
Joan den uztailaren 3an, EHUren Arabako Campusean 2026ko Gazte Ekintzailetzarako Beken Amaiera Jardunaldia ospatu genuen. Programa honen helburua unibertsitate-ingurunean sortutako enpresa-ideiak eta -ekimenak bultzatzea da.
Programan zehar, hautatutako proiektuek laguntza ekonomikoa ez ezik, mentore-sare baten babesa ere izan dute. Mentoreek aholkularitza profesionala eskaini diete beren ekimenen garapenean aurrera egin ahal izateko.
Jardunaldiko irudi batzuk uzten dizkizuegu. Asko gozatu genuen egun hau elkarrekin partekatzen eta, beste behin ere, gure lurraldean dugun talentu ekintzaile guztia ezagutzen!

