17/05/2024

INIZIA 2024 sariak eman dira

Maiatzaren 7an, Inizia DAY jardunaldiaren barruan 2024ko INIZIA sariak banatu dira. Ekitaldi horren buru Manoli Igartua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordea aritu zen, eta horrez gain, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak, David Montero BIC Arabako zuzendariak eta Amaia Calleja Arabako Campuseko Ekintzailetzako eta Transferentziako zuzendariak ere parte hartu zuten.

Sari horiek kultura ekintzailea sustatzea xede duen INIZIA Arabacampus programaren barruan ematen dira, eta programa horretan elkarlanean aritzen dira hala UPV/EHUaren Arabako Campusa nola BIC Araba. Haren helburua, honako hau: enpresa ekimen berritzaileak dakartzaten eta/edo oinarri teknologikoa duten proiektuak saritzea.

Sariek bi kategoria dituzte. ‘Ekimen berritzaile berriak’ kategoria pertsona hauei zuzenduta dago: UPV/EHUko tituludunak edo graduatu ondokoak eta edozein ziklotako ikasleak; edo UPV/EHUn egindako ikerketaren emaitzaren ondorioz sortutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileak.

Pentsatu ekintzaile gisa ONAKeko Adrián Iriarterekin

Inizia 2024 Sarien irabazleak

Atal horretan, ‘Loraontech’ izeneko proiektua izan da irabazlea, Asier de Celis sustatzailearen garatutakoa. Datuak erregistratzen eta interpretatzen espezializatutako startup bat da, kudeaketa-software baten bidez eta LoRaWaN teknologia erabiliz. Proiektuak hainbat sektore hartzen ditu bere baitan, hala nola nekazaritza adimenduna eta industriako eta hiri adimendunetako baliabideen kudeaketa eraginkorra.

Bigarren saria Beatriz Uraldek garatutako ‘Biosystem Technology’ proiektuak jaso du. Biosentsoreekin monitorizazio dermiko bat egiten dute . Estresa eta antsietatea Ca2+, Na+ eta K + elektrolitoen kontzentrazioarekin korrelazioan jartzea du helburu, baita antsietate- eta depresio-koadroak detektatzea ere.

‘Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorengo Tesiak’ kategoriari dagokionez, lan hauek lortu dute saria: Lidia Maeson ‘Presio bidezko ultzerak prebenitzeko sistema (UPP), aplikazio mugikor (UPappSense) bati hari gabe konektatutako presio-sentsore biobateragarrietan (UPapp) oinarritua’; Unai Díaz de Guereñuren ‘Spin-off bat eratzeko inbertsio-proiektuaren baloraketa: sudurreko hemorragia tratatzeko Odol-Stop® tapoi ekologikoa´ buruzkoa; eta Sabrina Moulayren ‘Nekazaritza iraunkorrerako monitorizazio eta kontrol sistema integrala’ izeneko lana.

Ir arriba