Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, datu pertsonalen tratamenduaren inguruko kontu hauen berri ematen dizugu:
Tratamenduaren arduradunak: Honako erakunde hauek dira zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak:
- ARABAKO ENPRESA- ETA BERRIKUNTZA-ZENTROA S.A. (BIC ARABA), IFZ: A01046937; eta helbidea: Albert Einstein kalea 15 – PK 01510 Miñao (Araba)
- UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (UPV/EHU). IFZ: Q4818001B; eta helbidea: Sarriena auzoa z.g.– PK 48940 Leioa (Bizkaia).
Datuen babeserako ordezkariekin (DBO) harremanetan jartzeko datuak:
- BIC ARABAKO DBO: Albert Einstein kalea 15 – PK 01510 Miñao (Araba); helbide elektronikoa: dpo@bicaraba.eus.
- UPV/EHUko DBO: Sarriena auzoa z.g.– PK 48940 Leioa (Bizkaia); helbide elektronikoa: dpd@ehu.eus.
Tratamenduaren xedea: jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak egiten dituzun kontsulta eta eskaerak kudeatzeko eta haiei erantzuteko erabiliko ditugula.
Tratamenduaren legitimazioa: zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendua beharrezkoa dela egiten dituzun kontsultei edo eskaerei erantzuteko.
Datuen hartzaileak: datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, betiere ez bada beharrezkoa betebehar legalak betetzeko.
Nolanahi ere, informazioaren kudeaketako kontu batzuetarako hirugarrenen zerbitzuak erabiliko ditugu; horiek tratamendu eragileak izaten dira eta haiekin datuen tratamenduari buruzko kontratua sinatu dugu, DBEOren 28.3 artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz.
Datuen nazioarteko transferentziak: jakinarazten dizugu informazioaren, posta elektronikoaren eta administrazio zereginen kudeaketako kontu batzuetarako Google Llc-ren G-Suite erabiltzen dugula. Google Llc. enpresak tratamendu eragile gisa jarduten du, eta, nahiz eta, Europar Batasunetik eta Europako Esparru Ekonomikotik kanpo egon, hura erabiltzeak dakarren nazioarteko datu transferentziak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 46.2 c) artikuluan adierazitako berme egoki guztiak betetzen ditu (Europako Batzordeak onartutako ereduzko kontratu klausulak).
Googleren pribatutasun politika
Datuak gordetzeko epea: ematen dizkiguzun datu pertsonalak egiten dizkiguzun kontsultak edo eskaerak kudeatzen ditugun bitartean baino ez ditugu gordeko, eta hura izapidetzen amaitzen dugunean ezabatu egingo ditugu.
Datuak babesteko eskubideak: zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko edo eramateko eska diezagukezu. Horretarako, eskaera idatziz igorri beharko duzu tratamenduaren arduradunekin eta DBOrekin harremanetan jartzeko datuen atalean adierazitako edozein erakunde eta helbidetara, zure NANaren kopia atxikita.
Erreklamazioa kontrol agintaritzaren aurrean: erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, egoitza elektronikoaren bidez edo helbidea honetan: Calle Jorge Juan, nº 6, C.P. 28001 Madrid.Erreklamazioa UPV/EHUren aurrean aurkeztu nahi baduzu, jo ezazu Datuak Babesteko Euskal Bulegora: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 3.a – PK 01008 Vitoria–Gasteiz (Araba).